2017/09/29

SOHAT-EN BILERA DEIALDIA

Kaixo sohatkide-sohatzale:

Ekainan egin genuen Gorputz Hezkuntzako Topaketan Sohaten ekintzetan parte hartzeko interesa azaldu zenuten askok. Berri honen bidez jakinarazi nahi dugu urriaren 10ean bilera ireki bat antolatu dugula eta guztiok ongi etorriak izango zaretela. Matienako Herri Ikastetxean izango da bilera, 18:00an.

Jorratuko dugun gai ordena ondorengoa duzue (aldaketak egon daitezke):
1- SOHAT taldearen aurkezpen laburra.
2- LHrako Urteko Programazioa.
3- Lakua-Hezkuntza-koekin bilera. Ikasturte hasierako ebazpena.
4- Bazkidetza.
5- Mintegietan lanak.
6- Topaketa.
7- Norberak lekarkeena (galderak, ideiak, zalantzak, ...)


Animatu, etorri, denontzat oso aberasgarria izango baita, ziur!


No hay comentarios: