2016/06/21

GORPUTZ HEZKUNTZAKO V. TOPAKETA

GORPUTZ HEZKUNTZAKO V. TOPAKETA



Emaleak: Laia Mestres Pastor 
                Xabier Leiza 
                R400 programazio ikastaroko partaide bat 
                GH mintegietako kide bat 
                Joseba Cantalejo 

Helburuak: 
- Gorputz Hezkuntzako arloaren inguruan lan egiten duten kideen artean hausnarketa, berrikuntza, harreman eta trukaketa erraztea ondorioak ateratzeko kurrikuloaren inguruan. 
- Neuro-hezkuntzak eskaintzen dituen baliabide metodologikoak partekatu GHko saioetan. 
- Gure inguruan egiten ari diren hainbat esperientzien berri izan. 
- Arloak dituen prestakuntza beharrak antzematea. 
- GHko espezialisten artean lankidetza bultzatzea. 

Egitaraua: 
9:00. Sarrera: Joseba Cantalejo. 
9:15. Ponentzia: Laia Mestres "Neuro-educación y Educación Física”. 
11:30. Atsedena. 
12:00. Ponentzia: Xabier Leiza “La inclusividad en la Educación Física”. 
Esperientziak: 
13:00. LH 2. ziklo programazioa (18 UD) - R400 ikastaroko 8 partaideak. 
13:30. GH Mintegien Esperientziak. 
13:45. www.gorputz-heziketa.hezkuntza.net web berriaren aurkezpena. Joseba Cantalejo 
14:00. Ebaluazioa eta agurra. 

Data: ekainaren 29a 

Lekua: IURRETA GLHBI 

Izen ematea: 120 GH irakasle izen-emate ordenaren arabera. Epea zabalik maitzaren 23tik ekainaren 24ra. 

Aholkularitza:    Gorputz-Hezkuntza
Arduraduna: Joseba Cantalejo Díez

2015/02/19

SOHATen curriculum proposamena

Heziberri curriculuma dela eta, Kirolenek Gorputz Hezkuntzaren inguruan egindako curriculum proposamena aztertzeko proposamena jaso zuen Sohatek Hezkuntza Sailaren aldetik. Gure iritzi eta kritikak Hezkuntzara zuzendu ondoren, horiek ontzat jaso eta Sohatek berak curriculum zirriborro edota proposamena egin zezan gonbitea jaso zuen Hezkuntza Sailarengandik. Hilabete luze lanean gogor jardun eta gero honako hau duzue gure proposamena. (Ez harritu curriculuma gaztelania hutsean topatzea, horrela egiteko eskatu zitzaigun).


GHkoCURRICULUMPROPOSAMENA-SOHAT by soinheziketa




Ondoren Kirolenek Heziberrirako egindakoa:

Kirolenekoen Ghko Curriculum Proposamena by soinheziketa